XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUZKERAREN ALDE

MEXICO'KO EUZKO-ETXEAREN SARIA.

Bosteun mexicar pixudun sei-illabeteroko saria eratuten da, 1959'nko. urterako, uri onetako EUZKO-DEYAn, Euzkal-Erriko izatea zabalduz, argitaratuko diran euzkel idatz-lanetatik bat saritzeko, izendatuko dan Batzordeak obetzat aukeratzen dauna.

Batzordekoen izenak datorren zenbakian argitaratuko dira.

Saria idatz-lanaren egillearantzat izango da.

Lanok aztertzeko erabilliko dan arauak, bide oneik iarraituko dauz: a ) Elerti gaitasuna. - g ) Zuzkidatz osotoa. - k ) Itz-ioskera garbia. - y ) Itz ugaritasuna. - j ) Esakera iatorrak. - x ) Edozein euzkelgi batasuneruntz zuzendua.

Batzordearen erabakiak alda-ezinak izango dira.

1958'nko. Lotazillean.

Lendakaria, Miguelez'tar P.

Idazlaria, Beiztegi'tar I.